| produkzioak | management-a | jaialdien antolaketa | azpiegitura muntaiak |  

[2020] Arinka Produkzioak | www.arinkaprodukzioak.com | info@arinkaprodukzioak.com |
Buscar

GTX banda lehiaketa 2020

Egun on eta eskerriko asko Gasteizko Txosnek 2020 urtean eskainiko duten lehenengo agerraldi honetara hurbiltzeagatik.


Gasteizko jaiekin eta Gasteizko Kanpusarekin lotzen ditugu askok txosnak, baina urtean zehar lanean etengabe gauden eragileok osatzen ditugu Gasteizko Txosnak.


Beraz, aurten, 40 urteurrenaren arira urte guztian zehar ekimen puntualak antolatuko ditugu.Beti bezala, parte hartzea izango da ekimen hauetako oinarri nagusia, Gasteizko jaiak aurrera ateratzeko egiten dugun fisolofia mantenduz.



Oraingoan, urteko lehen ekimena aurkezteko bildu zaituztegu: Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketa.


Helburua, besteak beste, talde ez-ezagunei eszenatoki gainean aukera bat ematea izango da. Horretarako, edozein taldek hartu dezake parte txapelketa honetan, gaur bertan irekiko den eta otsailaren 27ra arte luzatuko den izen- ematearen bitartez.


Apuntatzeko modua, erraz-erraza da. www.gasteizkotxosnak.eus webgunean sartu eta formulario bat bete beharko dute: taldekideen datuak txertatzeaz gain, hiru abesti bidali beharko dituzte.

Behin talde guztiek izena emanda, martxoaren 5etik 12ra 8 talde sailkatuak iragarriko dituzte Gasteizko Txosnek eta hauetako lau finalera igaroko dira.


Lau horietatik ikuslegoak bat, aukeratuko du. Beste hirurak Gasteizko Txosnetako epaimahaiak erabakiko du zeintzuk izango diren. Hiru horietatik bat gutxienez Arabakoa izan beharko da; eta hiru horietatik ere, bat gutxienez, emakumeen presentzia izan beharko du.


Lau talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute matxoaren 26an Jimmy Jazz Gasteiz aretoan. Lau horietatik irabazle irtetzen denak, berriz, Gasteizko Txosnetan jotzeko aukera izango du, jaietako egun batean. Horretaz gain, 500 euroko saria ere jasoko du talde irabazleak.


Banda Lehiaketa hau hilabeteetan zehar luzatuko den arren, aurrerago, data eta jarduera gehiago emango ditugu jakitera. Bitartean, kalean edo txosnetako sare sozialetan ikusiko dugu elkar.